Proyecto · aapp

Bizkaiako Foru Aldundiarekin euskalgintzako eragile bizkaitarren arteko lankidetzak sustatzen

Escrito por Xabi Murua
Publicado el 21/10/2024

Bizkaiako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Euskara Zuzendaritza euskararen erabilera biziberritzeko eta finkatzeko lanean ari da gizarteko hainbat esparrutan, zehazki, euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituzten eragileei laguntza emanez.

Euskara Zuzendaritzak, euskarazko jardueren eta zerbitzuen eskaintzaren ezagutza eta komunikazioa hobetzeko beharraren aurrean, ekosistema ekintzaileari erronka bat jartzea erabaki du GovTech Bizkaia rogramaren bidez. Orain arte, eragile bakoitzak modu independentean eta isolatuan jarduten zuen, batez ere, bere sare sozialen eta web-atariaren bidez, ekosistemako gainerako eragileekin sinergiak eta koordinazioa sustatu gabe. Jardueraren eskaintza zatikatuta eta sakabanatua izan da, eta ez da modu eraginkorrean iritsi Bizkaiko gizartera. Era berean, inoiz ez dute espazio digital komunik izan eskaintzari buruzko informazioa modu egituratu eta eskuragarrian integratzeko eta ezagutarazteko, bai eragileentzat beraientzat, bai azken erabiltzaileentzat.

Hori dela eta, Osoigok euskalgintzaren ataria sortu du (https://euskalgintzarenataria.bizkaia.eus/eu/) eta Bizkaian euskal jarduerak sustatzen dituzten 10 eragilerekin lehen pilotua egin du. Aste hauetan proposamenak lantzen aritu dira, atarira igo eta gainontzekoekin partekatuaz. Eta azken saioan, proiektu eta jardueren arteko lankidetza-saioa izan dugu. Zertan zatzan?

Eragile bakoitzak dituen ideia-proposamenak kontutan izanda, binaka elkarren arteko laguntza eta eragina garatu dute, lankidetza-fitxak sortu eta elkarren arteko kolaborazioa sustatzen hasi. Aurrez aurreko saioan, proiektuak zehaztu ziren, eta ideiak eraldatzeko eta lurreratzeko bilerak itxi ziren. Topaketa honek, atariarekin batera, Bizkaiko gizartean euskararen erabilera sustatzen eta dinamizatzen laguntzen duten pertsona eta eragile guztien arteko loturak ezartzeko eta elkarlana indartzeko aukera eman du. 

Lankidetza fitxa hauek atarian publikatu ditugu, eta honetan oinarrituta, lankidetzak garatzen hasiko dira 2025. urteko agendan eragileen arteko lehen elkarrekintzak gauzatu daitezen. Osoigok atari digitalaren garapenean eta eragileen arteko lankidetzaren sustatzean parte hartu du.

 

#Euskara #Eragileak #Lankidetza

Últimas entradas

Bateralabs: laboratorios ciudadanos para deliberar proyectos contra el cambio climático en Gipuzkoa
aapp

Bateralabs: laboratorios ciudadanos para deliberar proyectos contra el cambio climático en Gipuzkoa

El cambio climático ya está transformando nuestro territorio. En Gipuzkoa, sus efectos se traducen en fenómenos extremos que impactan directamente en la seguridad, la economía y la calidad de vida …

ParticipacionCiudadana Gipuzkoa CambioClimatico Bateralabs
Xabi Murua 13-05-2026
Lo que hemos aprendido licitando
aapp

Lo que hemos aprendido licitando

Licitar no va de “presentarse mucho”. Va de aprender rápido. Durante mucho tiempo, en muchas organizaciones se ha entendido la licitación como una cuestión de volumen: presentarse a muchas, cruzar …

Equipo Licitaciones Ventas Administracion
Xabi Murua 11-05-2026
Arrancamos con el segundo dilema de Gazteakt: Bienestar emocional de la juventud de Gipuzkoa
aapp

Arrancamos con el segundo dilema de Gazteakt: Bienestar emocional de la juventud de Gipuzkoa

Hemos arrancado el proceso deliberativo de GazteAKT sobre bienestar emocional juvenil, un proyecto impulsado por la Diputación de Gipuzkoa, con la celebración de la primera sesión del Foro de Aktibación. …

Juventud Deliberacion Gipuzkoa
Carla Sánchez 08-05-2026