Escrito por Xabi Murua
Publicado el 18/09/2024
Ikasturte honetan ekimen zirraragarri bat jarri dugu martxan, Orioko Herri Ikastolako DBHko 3. mailako ikasleak proiektu komunitarioak garatzera bideratutako parte-hartze prozesu batean murgildu ditugu. Proiektu horiek ez dira ikasgelan bakarrik oinarrituko, Orioko herriaren eta inguruaren beharrak eta erronkak ere landuko dituzte. Gure helburua ikasleek modu praktikoan ikastea da, taldean lan eginez eta ingurunean eragin positiboa duten proposamenak garatuz.
Proiektu komunitarioak komunitate espezifiko baten —kasu honetan, Orio— arazoei edo beharrei erantzutea helburu duten ekimen kolaboratiboak dira. Proiektu horiek ez dira soilik eskola eremura mugatzen, familietara eta herri osora ere zabaltzen dira. Ikasleek beren inguruneari eragiten dioten erronkak identifikatzea, haiei buruz ikertzea eta horiek hobetzeko konponbide bideragarriak garatzea nahi dugu.
Erabiliko dugun metodologia "eginez ikasteko" diseinatuta dago: ikasleek arazoak ikertuko dituzte, irtenbideak proposatuko dituzte eta, azkenik, eskolari zein komunitateari mesede egingo dieten proiektuak gauzatuko dituzte.
Proiektu Komunitarioak irakasgaia hiru hiruhilekotan egituratuta dago, eta hiruhileko bakoitzean ikasleek erronka desberdin batean lan egingo dute. Erronka horietako bakoitzean, prozesu parte-hartzaile oso bat jarraituko dugu, honako hauek barne hartzen dituena:
1. Erronkaren ikerketa: Ikasleek eskolan, familian edo komunitatean antzemandako arazoak aztertuko dituzte.
2. Ondorioak eta irtenbideak: Ikerketatik abiatuta, ikasleek ondorioak aterako dituzte eta balizko irtenbideak diseinatzen hasiko dira.
3. Eztabaida eta bozketa: Euren ideiak eztabaidatu eta deliberatuko dituzte, egokien ikusten dituzten proposamenak bozkatu eta aurrera eramateko.
4. Proiektuak gauzatzea: Aukeratutako proposamenak inplementatuko dituzten proiektu erreal bihurtuko dira.
Erronka bat ikaslearen eta zentruaren inguruan identifikatutako edozein behar edo arazo izan daiteke, eskolan, etxean edo komunitatean. Hona hemen ikasleek izan ditzaketen erronken adibide batzuk:
- Gure adinekoek egunero dituzten zailtasunak, hala nola mugikortasuna, bakardadea edo baliabide falta.
- Eskolak edo Udalak eskaintzen dituen aisialdiko jardueren aniztasun-eskasia.
Erronka horietako bakoitza faseka landuko da, ikasleek arazoari hasierako ulermenetik amaierako inplementaziora arte heltzeko aukera izan dezaten. Osoigok prozesu parte-hartzaile bakoitzaren diseinuan, dinamizazioan eta garapenean lagunduko du.
Ikuspegi parte-hartzaile horrek ikasleei proiektu errealetan lan egiteko aukera emateaz gain, funtsezko balioak sustatzen ditu, hala nola demokrazia, talde-lana eta erantzukizun zibikoa. Gazte-gaztetatik beren komunitatean inplikatzen, ideiak eztabaidatzen eta guztion onerako erabakiak hartzen ikastea nahi dugu. Gainera, ikerketa eta eztabaida sustatzean, euren gaitasun kritiko eta sortzaileak bultzatzen ari gara, eta etorkizunerako funtsezkoak diren gaitasunak eskuratzen laguntzen diegu, hala nola arazoen ebazpena, proiektuen kudeaketa eta elkarlana.
#Partehartzea #ProiektuKomunitarioak #Hezkuntza
Este curso hemos lanzado una emocionante iniciativa que involucra a nuestros estudiantes de 3º de la ESO en un proceso participativo orientado a desarrollar proyectos comunitarios. Estos proyectos no solo …
Hace algunas semanas comenzamos a investigar y diseñar una solución integral, tanto digital como presencial, con el objetivo de introducir procesos participativos en el entorno educativo. Creemos firmemente que la …